Select your tickets
Event details
Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira.
Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean.
Informazio gehiago
- Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
- Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).
- Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko.
- Hizkuntza: euskara. Bisita hau gaztelaniaz ere egin daiteke: Visita infantil al Casco Medieval: "Vitoria-Gasteiz para gente menuda".
- Topalekua: turismo-bulegoa. Espainia plaza 1.
- Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
- Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera.
Ezin da bisita gidatua erreserbatu gaur web honen bidez. Erreserbak egiteko egun bertan deitu 945 16 15 98.
Harremanetarako
Zerbitzuaren baldintza orokorrak
- Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 48 ordu lehenago.
- Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu.
- Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.
Access policy
The promoter has not specified underage access policy, if you have any question please contact directly with the promoter.
Comments
9