Haurrentzako bisita Erdi Aroko hirigunera: "Txikientzako Gasteiz" (euskaraz)

Turismo Bulegoa. Plaza de España, 1 - Vedi mappa
Varie date -

Acquista i tuoi biglietti

Descrizione dell'evento

Txikientzat diseinatutako ibilaldi entretenigarri eta didaktikoa da, familia-giroan egitekoa, non Erdi Aroko hiriguneko bazter ederrenetariko batzuk ikusiko dituzten. Gainera, green ikuspegian oinarrituriko ibilbidea da, ingurunea zaindu eta babesteko pistak nahiz proposamenak ematen baitira.

Gure hiriak izen-abizenak zergatik dituen jakin nahi duzue? Eta green capital (hiriburu berdea) zergatik esaten dioten jakin nahi? Argitu bitxikeria horiek eta beste batzuk, eta bihur zaitezte esploradore hiri jasangarri batean.

Informazio gehiago

  • Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
  • Prezioa: 5 eta 11 urte bitartean 4 €. 12 urtetik aurrera 6 €. 5 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).
  • Adingabeak ezin dira bakarrik joan, 18 urtetik gorako heldu batekin joan beharko dute. Gehienez ere 4 adingabe heldu bakoitzeko.
  • Hizkuntza: euskara. Bisita hau gaztelaniaz ere egin daiteke: Visita infantil al Casco Medieval: "Vitoria-Gasteiz para gente menuda"
  • Topalekua: turismo-bulegoa. Espainia plaza 1.
  • Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
  • Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera.

Ezin da bisita gidatua erreserbatu gaur web honen bidez. Erreserbak egiteko egun bertan deitu 945 16 15 98.


Harremanetarako


Zerbitzuaren baldintza orokorrak

  • Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 48 ordu lehenago. 
  • Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu.
  • Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.

Politica di accesso

In questo caso il promotore non ha specificato la politica di accesso ai minori, per qualsiasi dubbio ti invitiamo a contattarlo direttamente.

Video

Commenti

9
Primeran
Bisita Gasteizko erdi aroko almendratik oso interresgarria izan da umeentzat; asko ikasi dute
Nerea Ha partecipato il 25/11/2023
Oso interesgarria
Gure familia bakarrik egon ginen egun horretan gidarekin eta primeran egon zen! Oso gauza interesagarriak ikusi genituen. Gida oso jatorra eta profesionala.
Ane Ha partecipato il 6/11/2022
Bisita gidatua (2022.01.30)
Bisita oso interesgarria, ondo azalduta, gida jatorra eta umeekin ondo konpontzen dena.
Karlos S. Ha partecipato il 30/01/2022
Txikientzako Gasteiz
Oso ondo egon da, Gasteizko alde zaharreko antolamendua eta aintzinako bizimodua nolakoa zen ikasteko era polita. Gidaria oso jatorra.
Aitana Ha partecipato il 26/12/2021
Visita
Muy buena visita
Mertxe Ha partecipato il 12/12/2021
Noi e i nostri partners utilizziamo cookie propri e di terze parti con il fine di offrirti il ​​servizio correttamente, analizzare le visite effettuate alla nostra web e, in casi specifici, mostrarti pubblicità e consentirti di condividere contenuti sui social network. Puoi ottenere maggiori informazioni sui cookie, consultando la nostra Politica sui Cookies.